XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

HAURREN KOLESTEROLA, GURASOEN ERREGALIA Gosaltzeko, kakaoa esnearekin eta madalena-pare bat. Bai gozoak!.

Eskolan, errekreoan, etxetik eramandako bollycaoa.

Gurasoek goizean ez dute bokadiloa egiteko astirik.

Asko gustatzen zaio gainera.

Bazkaria bukatzeko, natila gozoak.

Ez da batere fruitazale ume hau.

Meriendatzeko, txorizoa edo urdaiazpikoa moldeko ogian edo petit suisse-pare bat.

Eta, afalorduan, ohizko tortila.

Lantokitik leher eginda Guztiz nekatua etorrita, ez naiz beste ezer maneatzeko Prestatu, atondu gauza Gai edo kapaz izan.

Eta yogur batez borobilduko du eguna bost urteko neskatxa honek.

Egunak joan egunak etorri, ezjakinean, antzeko jakiak Jatena emango dizkiote gurasoek.

Halako batean, odol-analisia egingo diote, auskalo zergatik.

Gehiegizko kolesterola! Bost urte besterik ez eta dagoeneko hasia da kolesterol-arazoekin.

Luzarora, arteriosklerosia eta bihotzekoa izateko arriskua.

Antzeko otorduak Egunean zehar egiten den janaldi bakoitza egiten dituzte ume askok gaur egun.

Publizitatearen erasoa, eta guraso askoren utzikeria dira errudunak kulpantea, baita informaziorik eza ere.

Asko hitz egiten eta idazten da helduen kolesterolari buruz; gutxiegi, ordea, haurren garaikoaz.

Umetatik hasten dira arazoak, hala ere.

Madrilgo ospitale batean umeen kolesterola ikertu Aztertu dute.

Ondorioak harrigarriak dira.

Bost urtetik hamabi urtera bitarteko mutikoek bataz beste Batekoz beste 172`5 mg kolesterol dute, eta nexkek 174`8 mg.

Adin horretan, 170etik behera izatea gomendatzen da.

170etik gora, bihotzeko gaitzak Gaixotasuna izateko arriskua azaltzen da.

Heredentziaren eragina Horrelako ikerketa sakonik ez dugu gurean.

Izan ere, haurrei ez zaie kolesterola neurtzeko analisiarik egiten.

Medikuen ustez, umeek ez dute kolesterol gehiegi izateko aparteko arriskurik.

Dena dela, ume batzuei egiten zaizkie horrelako analisiak.

Zeini? Zahartu gabe bihotzekoa edo arteriosklerosia izan duten gurasoen umeei, edo hiperkolesterolemia dutenei dio Carmina Ruiz Benito medikuak.